Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hi ez haiz maitasun naufragio batetako hondakina

uhin ahalketsu batzuk

leunkiro hondartza isilera eramana

hi ez haiz haizeak jipoitzen dirauen bandera

odolezko amets artean

ezer landatzeko utzi gabe hila

hi planeta bat haiz

ta ondotik erortzen zaizkian izarrak

aurki ezinak dituk unibertsoko zokoetan

hi planeta bat haiz

eta hemen zitzilik

kontaezinak dituk isladatzen hauten ilargi urdinak

hi planeta bat haiz

eta higan zegok paisai euritsuen portua

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus