Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Nori utziko dizkiok

inork erregalatu ez dizkian besarkadak

eta nori amestu huen egunsenti hura

 

gehienez ere gauari zapata zahar batzuk eta

alkohol usaina

behin entzun huen doinua eta

puta eder baten ezpainen marka

gauari utziko dizkiok

erreumak jotako hire hatzak eta

arnasik gabeko sabela

gauari utziko dizkiok bidean ikasitako hitzak

eta zimurdurak hasi zireneko zerua

gauari utziko dizkiok guztiak

hark bakarrik zekizkik eta estaltzen hilotzak erabat

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus