Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Erre egingo lirateke nire ezpainak gaurik ez balego

itsasoa ito arrainik ez balu

ortzea itzali hegaztirik gabe

 

bakardadea neuregan ez balitz ezingo nioke inori eskaini

ihes egiten diodaneko besarkada sorta

ta irribarrerik ez luke sortuko zu kausitzeak egunero

ez nuke zure isiluneekin ametsik egingo

ez nituzke jalgiko maitasun poemak oren nagien lekuko

bakardaderik ez baneuka

izarrak ez lirateke jaitsiko nire leihorantza

eta ene ezpainak erre

erre egingo lirateke gaurik ez balego

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus