Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ez diot inori

amodioak tolesteko gomendiorik egin

itsasora bota eta uhinek zizelkatuz

bekoki nekatu bateko hondartzan erein zitzaten

ez diot inori esan

zoriona ezki-hosto erorien artean deitzeko

inoiz ikusi badut ere arnas estuka paseatzen

 

oraino ez dut ikasi

amodioa ondo tratatzen

tratuak egiten zorionarekin

beti saiatu naizen arren horizonteari poema batez traba egiten

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus