Sinetsi dezaket
hodei hura
jainko onaren ile sorta grisa
zure begietan Sinbad eta Ulises elkartzen direla
maite nauzuela
sinetsi dezaket
heriotza astiro
nahigabe bezala etorriko dela
eskutik hartuta bereganatzera
sinetsi dezaket
odolik edo
igurtziren batzuk
bizirik iraungo dutela
bihotzen bateko orri horiztatuetan
© Jose Luis Otamendi