Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Sor zitekeen izar bat zare bularreko ikaran

kristalezko doinua zure arnasetik

eta sabelean jario mantsoa

eta zangoetan irribarrea

zementoak harriz egina dela baleki

maitasunak hutsune itoez

eta farolen keinuz arratsak

 

desio pilatuak orbelen gisara

behako gardenen aintzina

bi minuturen mugak elkar kolpatzea

zerua ausikika

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus