Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 

Izan ala ez izan

 

Noiztenka ohartzen da atzamar azkazaldunak dituela, eta azkazalei buruzko gogoetan hasten da: hazi egiten dira, hazi... Orduak pentsamendua azkazaletan, ez ordea perla baten bila zikindu zituenekoa oroitzeko.

        — Zer bilakatuko nintzateke azkazalak moztuko ez banitu?

        Eta gero, basakatu eta tigre eta gepardo artean Amaia Ezpeldoi ospetsua azaltzen zaio piztiarik gaiztoenaren gaiztakerian okerreko galdera zuzenduz...

        — Zer ote gara bilakatzen azkazalak mozten ditugun aldi bakoitz?

        Baina Lorea Gernikak jaso du zer edo zer geriza moztuz eta belarria kenduz, mutilazioaren aditua da...

        — Ikasi dut, Amaia, ikasi dut: perfekziora ergeltzen gara azkazalak mozten ditugun aldi bakoitz.

        Oihanean ezkutatu zaio piztia, gaiztoena da. Hurrengo batean, nork daki, elkar ikusiko dute ausaz gaueko tren bustiren batean, begiak pindarka.

        Eta ulu saminetan dira laketuko, ustez eta ikaratzen gaituztela.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus