Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 

 

 

 

 

 

        Begitandua neukan bisita...

        Zer ote da hau, opari bat niretzat, mila esker, eta barrukoa ikusitakoan horrelako harritu bat, bekokia itzaltzea ere bai agian, baina azkenik, nahikatu nuen neure xaloan, asmatzen hainbeste ordu eman dudan eskaintza idatz diezaiodala eskatuko dit.

        Joan nintzen, jo nuen, ireki zidan, eman nion.

        Hantxe geratu zen zorroa mahai gainean, jaramonik ez, barruan zeukana igarria balu bezala.

        Azaltzekoa nintzela ote zekien?

        Goiz hartan bertan telefono kabina batean sartu zen errain gazteenari bezperan esatea ahantzi zitzaion kontu batez ustekabean oroituta. Jalgi zelarik aspaldiko lagun bat espaloian, beha egona. Agurtu gabe galdetu omen zion zer egiten zuen txabola zikin hartan entzerratuta. Ez zeukala sakelako telefonorik, ez zuela behar. «Zu... zu beti izan zara snob bat!» lagunaren sententzia. Hitz horixe erabili zuen, sententzia.

        Snob horren esanguraz galdetu zidan eta ez dakit ezer argitu nion.

        Zernahi ere, ez nuela uste halakoen multzokoa zenik.

        Ez dakit irakurriko dudan, jakinarazi zidan speculooak ateratzen zituela labetik.

        Kanela gehiegi nire dastarako. Oportoak, aldiz, arriskua zeukan.

        Bizitzaren aurka zegoela esan zuen godaletak berriro betez.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus