Espaloian dago munduaren xilkoa
Espaloian dago munduaren xilkoa
1989, poesia
102 orrialde
84-86766-15-X
azala: Ester Fernandez
Joakin Balentzia
1947, Iruņea
 
 

 

Nire hatzek hire ile jorien artean

 

Nire hatzek

hire ile jorien artean

nora jo ez diakinate.

Biziaren aintzinako misterioak,

altxor helezin bezala,

hire buruak ezkutatzen ditin;

eta altxor horren babesa

hire adats oparoa dun,

laberinto, ulergabeko mapa;

azkenean, baso ikaragarri horretan

fereka galtzen dun

hire begiek ate esperantzagarri bat

zabaltzen duten bitartean.