 
	
Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
 Hildakoen artean izendatu ninduten
 Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
 Hildakoen artean izendatu ninduten
 Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
 
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
 
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik, 
nire emearen gainean 
aintzinako gerlariak bezala. 
Indartsu eta boteretsu sentitzen nintzen, 
nire eremu konkistatuaren 
jaun eta jabe. 
Berak ere, hor dago koska, 
nirekin konpartitzen zuen 
basatasunaren antzeko jokaera hori, 
gozo eta konbentziturik, 
arra eta emearen arteko jokua izanik. 
Baina hori ez zen 
une bateko garaipenik izan, 
egun osoan aritu bait nintzen 
nire sariaren bila, 
nire harrapakina inguratu, 
etsai, lehiakideen kontra borrokatuz.
 
Goizaldean eskalez mozorrotu 
eta gurekin etortzeko erregutu nion, 
bere amorrazio justu eta duina 
gainditu nahian. 
Horrela iragan genuen muga, 
iparralderantz abiatuz. 
Han konturatu nintzen, berak erranagatik, 
harrosko nengoela, 
jakintsu baten antza hartuz gero.
 
Eguna aurrera joan ahala 
nolabait apaldu nintzen gero eta 
hondartzan, euripean, 
berari musuka aritu nintzen, 
umeen futbol partidu ederra kontenplatuz, 
gure kumea hondarrezko gotorlekua 
egiten zuen bitartean.
 
Izan ere, nire saria, nire harrapakina, 
inguratzen aritu ondoren, 
lehiakide, etsai guztiak irabazi ondoren, 
nire emeak utzi zidan bere gainean, 
jaun eta jabe, zamalkatzen.
 
Eta gogoratu naiz beste tenore batzutan, 
jokua alderantziz egiten dugula, 
noizbehinka emearen papera 
egitea gustatzen zaidala, 
bera nire gainean amazona izanik. 
Baina horretarako nik ez dakit, oraino, 
zenbat oztopo eta lehiakide
berak gainditu behar dituen eta, 
zorionez, misterioak misterio 
izaten jarraitzen du, 
ustegabeetan sartu eta dena 
labankor, arriskutsu bihurtuz.
 
Dena den orain susmatzen dut dagoeneko 
edozein programa eta entseiuren 
kontrakoa, eta 
aintzinako ohituren kontrakoa ere, 
giza emea eta amaren arteko 
joku zahar hau dela, 
nire oraingo maitaleak dioenez.