
1911n Massachusettsen (AEB) jaioa, Elizabeth Bishop gauzen poeta dela esan liteke. Deigarria da zeinen presentzia urria duen niak haren poemetan. Agertzekotan, behatzaile eta erregistratzaile gisa azaltzen zaigu. Haren poesian haurraren begirada harritua eta bidaiariaren jakite-gosea batzen dira. Ingurua behatu, eta xehetasun ņimiņoenak deskribatuz helarazten digu. Haren literaturan ez dago orokorkeriarik, baina xehetasunok ideia eta sentimendu unibertsalez hitz egiteko baliatzen ditu. Eta dena neurritsua eta euste-ahalegin batetik pasarazia bada ere, zirrara bizia sortzen du irakurlearengan. Bishop bakardadeaz eta isolamenduaz mintzo zaigu, inkomunikazioaz, damuez, askatasunaz eta askatasun gabeziaz. Artisauen erara ekarri du Bishopen poesia euskarara Leire Vargas Nietok.