
Eztabaida
Denborak ezin zaitu nigana hurbildu
edo ez du nahi,
Distantzia den baino
tematiago agertu nahian da,
eztabaida eztabaida eztabaidatu nirekin
etengabe
berdin izango zara desiratua eta maitatua.
Distantzia: Gogoratzen hegazkin azpiko
lur hori guztia;
harea sakoneko hondartza lausoek
osatutako itsasertz hori
nola luzatzen zen bereizgaitz
aurrera eta aurrera,
aurrera eta aurrera nire arrazoien amaieraraino?
Denbora: Eta pentsatu
nahaspilatutako tresna horiez guztiez,
egitate bakoitzeko bat,
bestearen bizipena baliogabetzeko;
nola irudi zezaketen
egutegi gorrotagarri bat:
“Inoizko eta Betiko, S. A.-ren eskaintza”.
Bakoitzak bere kabuz topatu behar dituen
ahots hauen
soinu beldurgarria
garai daiteke eta garaituko dugu:
Denbora eta Distantzia berriz nahastu
eta joan egingo dira
gudu-zelai samurretik eta betiko.
Argument
Days that cannot bring you near / or will not, / Distance trying to appear / something more obstinate, / argue argue argue with me / endlessly / neither proving you less wanted nor less dear. // Distance: Remember all that land / beneath the plane; / that coastline / of dim beaches deep in sand / stretching indistinguishably / all the way, / all the way to where my reasons end? // Days: And think / of all those cluttered instruments, / one to a fact, / canceling each other’s experience; / how they were / like some hideous calendar / “Compliments of Never & Forever, Inc.” // The intimidating sound / of these voices / we must separately find / can and shall be vanquished: / Days and Distance disarrayed again / and gone…