POETIKA SINDIKAL
GARAIKIDEA
Sekula guztiz heltzerako badoan
presentzia lauso bat baino ez da
iraultzaren ideia nahasia hemen,
baina hala ere igar daiteke aletzen
luxu ezinbestez proletarioen eta
erantzun beharraren presaren artean.
Badu bere tenpoa keinu bakoitzak,
eta badu bere norabidea erritualak;
motel eta haztamuka bada ere,
badoaz konbinatzen klase gorrotoa
eta hizkuntzaren ñabardurekiko
kezka delikatu eta kasik preziosista,
azkenean, beteko ez dela jakinagatik
guztiek ezinbestekotzat duten
erantzun garden batera heltzeko:
bederatzi ez, bi bai, abstentzio bat.
© cc-by-sa Iņigo Astiz