Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

AZALPENAK

 

Besteak jaiotzerako hemen geunden

baina ez genituen guk jarri errepideak,

kartzelak, katedrala eta bazirenik ere

ez genekien jendeenganako zubiak.

Hemen zeuden eta utzi egin genituen.

 

Gugan ideia soil zirenak iristean,

nahasian jaso zituzten horregatik gure

eta gurekin amesten zutenen aztarnak.

Guk bezala, ildo bat igarri zuten. Haren zama.

 

Zalaparta batean etorri ziren ordea,

eta lehen egunetik baztertu zituzten

gure zuzen eta onenetariko batzuk,

zalantzatiago ziruditen haienak ezartzeko;

 

guk ikusitakoa ikusi zuten baina

definizio berriak hautatu zituzten,

guk azalduta aurkitu, eta, hala ere,

azaldu genuena azaldu behar izateko.

 

 

 

© cc-by-sa Iņigo Astiz

 


www.susa-literatura.eus