Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ESKALA

 

Lurraldetasunarena atera didazu baina

orain ez da geografia bat behar dudana,

gorputz bat baizik, nireaz neurtzeko,

finean, giza eskalan bizi baita gizakia.

 

Ciorani irakurri diot estua dela muga

konbikzioen eta apeten artean eta

nire ohean, eder, biluz eta konkretu,

giza irudiaren argazkiz osatutako

The Body liburuari begira zaudela,

argi dut ideiek xehetasun bilakatzeko duten

era bihurria dela gustatzen zaidana:

 

hemen gertatzen zarelako maite zaitut.

 

 

 

© cc-by-sa Iņigo Astiz

 


www.susa-literatura.eus