RENO, VITA MINIMA
eguna
liburu artean igaro
kalera irten eta
eguzkiaren azken printzen
laztana gozatuz
pijaman egin
etxeko ataritik
postontzirainoko
bost metroak
eskutitzik
ez dagoela ikusi
eta une batez
zoriontsu izan
egiteko xalo horiei
beste garai bateko
baretasuna igarrita
© cc-by-sa Iņigo Astiz