Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

HOMO SAPIENSEN
ARTEKO MAITASUNAZ

 

 

                                                        Fibo-ri

 

 

Baldarra, despistatua, buru handia,

diziplinaz argala, denboraz betokerra:

pailazo galanta. Isila isiltasunez,

analfabetoa izenez eta mapez,

sustraigabea biografiaz, eta Autobuses

La Unión y Burundesa-koa nazionalitatez.

 

Hire hatz aske horiez harro-edo

barrabiletan hazka habil etengabe,

eta mukizapi erabiliak uzten dituk

mahaian, logelan, komunean

—zerekin ez diat jakin nahi—,

zurrunga ere egiten duk sarri

hire tximino ametsetan murgildurik.

Hasperen erretxina, asteburuko lausengari,

idiota hutsa, hain guztiz erectus,

23 urteko hire kide gehienen gisara.

 

Agian engainatuko dituk haiek

deskubritu berri duan despediden misterioa

nola edo hala argitu nahian habilela,

baina ez ni. Berandu duk horretarako.

Ezagutzen ditiat hire espeziekoak,

eta distantziarik batere gabe esan ahal diat,

Sapiensa Sapiensaz mintza daitekeen neurrian,

ez dudala sekula izan hi bezain anaia ederrik.

 

 

 

© cc-by-sa Iņigo Astiz

 


www.susa-literatura.eus