ORAINDIK BAINA JADANIK
Aitonei
Ohea bere lekuan da,
eta erlojua eta toalla,
eskuila eta serbilleta,
gurpil aulkia, etxeko
eta kaleko arropak.
Dena dago bere lekuan.
Kasik oihartzunik ez du
oraindik, baina jadanik
bat gutxiago gara.
© cc-by-sa Iņigo Astiz