Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

HIL BERRI DEN
AITAREN ARRASTOA
BESARKATZEKO

 

ilaran paratu jantokiko lau aulkiak

egiaztatu seriean egin zituztela eta

beraz denak berdin-berdinak direla

tolestu belaunak eta eseri haietako batean

ipurdia ipurdiari dagokion gunean pausatuz

errepikatu prozesua beste hiru aulkiekin

eta haietako bat laxoago dagoela sumatuta

inguruko inork ez entzuteko moduan esan

«honetan eseri zen gure aita»

 

 

 

© cc-by-sa Iņigo Astiz

 


www.susa-literatura.eus