Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

AURIKULARRAK

 

Norbaitek mahai gainean ahaztuta

egoskor ari dira aurikularrak kantuan

jadanik ez dagoen norbaitentzat, eta

 

zentzuzko ezer konprenitu ez arren,

otoitz moduko batean dirudi ahotsak

bere latin propio eta ulertezinarekin

 

eskari zaharren bat errepikatzen.

Badu detaile bakoitzak edertasun bat

lekukorik behar ez duena. Bada

 

denboraz gaindiko intimitate bat,

nire agerpenaz hondatu dudana. Ez luzez.

Atea itxi eta berez utzi dut mundu puska hau

 

berriz ere bere burua ospatzen.

 

 

 

© cc-by-sa Iņigo Astiz

 


www.susa-literatura.eus