Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ESPERIMENTU LUMINIKOA AUTOAN

 

Ez noa azkarregi

eta ezagutzen dut bidea:

argiak itzali ditut.

 

Hauts artetik gora

doa gaua, ilargia,

isiltasuna.

 

Urrunean herria (nirea)

argi-xuxurla batean,

eta bertan, errepideko marrak

 

zuri, ozenago,

bide ertzean bazterrak,

erabat beltz,

 

gainontzeko

ia dena bezala,

bereizezin baina

 

mehatxuka,

eta arriskuaren erdian (edo)

autoan ni;

 

izu-antza

baina barregarri,

azkenean,

 

landa lanetik

oinarrizko bibliografiara

itzuli beharragatik:

 

Baudelaire, C.,

Les Fleurs du mal

«Correspondances»

 

 

 

© cc-by-sa Iņigo Astiz

 


www.susa-literatura.eus