Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

GOIZAREN EBOKAZIOA

 

Izarak ihintza bezala ume txikiaren gainean

bere bizitzako goizarekin

zelan ez egin metafora bat

 

oihuka, biraoka, bihur-bihur eginda

erditu zen ama bart

apirileko gauotan

Liriden euria da

 

Zuoren Kronikan aipatu zituzten jada

Lirida-izarrak, orain dela 2.700 urte

 

narras, katamar, oinez

burua aterata itsasoan

dabiltza ugaztunak munduan

 

eta ez dakit den loreen usaina

edo uretan islatutako

loreen usaina

 

eta ez dakit diren ama-semeen ahoak edo

leihoaren distiraz haraindi

zuhaitz guztietako txoriak.