Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

LAU TONTOR

 

Lau tontor daude, denetan dabiltza eskilasoak.

Upo, Murga, Pikubikotxeko biak.

 

Bost xirripa jaiotzen dira, zenbat aldatu den zerua.

Errekaigerra, Baltzola, Laureta, Ugaldeta, Kukutza.

 

Eta Kukutza, gainera, lurperatu egiten da eta gero

berriro agertu

sugea bezala belar gaiztoan.

 

Denak dira ibaiadar, denak printzipal,

hilabetea den bezala

egun baten zati.