Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ESPARTAKO AZPIRATUA!

 

            Zuhaitzean iltzez josi zuten baina

            Geroago abaraskatik jaten ikusi dut nik.

                                                      Ezra Pound

 

Moztu ziotenek uste izan zuten fini zela baina

Matalasen burua txikoria lorea bezala

haziak zabaltzen hasi zen airean gauez.

 

Poza hartu dute baina

Matalasi burua moztu ziotenek moztu zioten

suge-landareari buztana

arrubioari beso bat

Matalasi burua.

 

Haren hezurrak korala dira orain

engainuzko itsaso batean.