Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

EZ DA AMORANTERIK

 

Ez da amoranterik, laztana,

beste munduan, eta maitasuna hemengo hau da,

bizirik gaudenona, ez krematoriokoa, hark daukan

kebide ezkututik gora biok batera nola

igoko gara ba.

 

Fittsek itzuli zuen, Antologia Palatinoan dator:

Ez da amoranterik, laztana,

beste munduan eta abar eta abar.

 

Nik hartu eta nahastu egin ditut apur bat hitzak

gure urteurren honetarako

parametroak berridatzi, gurutzatu, Poundek bezala.

 

Har nezake bestela Li Po, eta aldatu:

 

Uhaitzaren arroiletan behera bazatoz,

Aldez aurretik, arren, abisatu,

Ni bidera irtengo natzaizu

      Haraino Kakoetaraino.