Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ANDABIDEA

 

Eta basotik zihoan

ilunak hedatu zirenean

eta gerizpeetatik umea

sasitzetatik gaztea

azkenean gizonak

ikusi zuen bere aitaren etxea

gorriune batean argi motel bat

sukaldean

jo zuen kox-kox

atea

ireki zion

agure batek

deitu zion

txikitan bezala

erakutsi zizkion argazkiak

idatzi zioten facebooken

aspaldi hildako amari.