Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

AFRIKA

 

Txoriak pertsonak ziren

saiak pertsonak ziren

mendi batetik bestera basabehiak

pertsonak ziren.

 

Gauza bera ziren pertsona bat

eta beste pertsona bat

otsoarentzat.

 

Aldikada batean igelak pertsonak ziren gau epeletan

apoarmatuak pertsonak ziren gau epeletan

aldikada batean

pertsonak eurak ere

pertsona ziren.