Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ORBAINAK

 

Kultura eta gauerdiko ametsa maitasuna

eskegi dute haragia karteletan eta kontatu dute

nobeletan gezurra, eta zuretzat dena da gasa bezala;

ahaztu zaizu nola esan

behar zaitut.

 

Bizi nahi duzu telebistan hiltzen diren horien moduan

oinazerik gabe, esfortzurik gabe

ahoa beltz ez musukatzeagatik.

Berdin betetzen dituzu urteak

kandelarik gabe

 

eta intzestua praktikatzen duzunean zure buruarekin

itzuli egiten dira gorpuzkinen haizeak eta neguak

eta usain sarkor hori, bai,

itsusia zara, baina denok gara

itsusiak

 

zer uste zenuen bada

botaka eginez lagunen eta hondakinen artean

kentzen dugu

guk ere

beti perfektuak izatearen karga.