Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ISILTASUN

 

Zure hatzen akoplamendua

nire gogoan kuttunki

bilatuz harridura.

 

Hitzak gorpu jaiotzean

sarraskiak partikularrak direnean

 

ninika batetik erailtzen zaituen

laztan anker hori

eta

batzuen zakurki maitatzeko

era.

 

Hiltzen zarenean

inoiz eduki ez zenuena galtzean

 

odoluste putzantu hori

alegia munduari muzin

 

kaleen abordatzea

iluntasunean

intimitatearen

ilundegietan

dena desagertzen den gunean

ekintasuna ezik

geriza bakoitzean urgabetua

lantua

bete ezin diren desioen tilet

bilakatzen delarik

 

isiltasun gau

ez duena galdegin

berrikusi duena

 

isiltasuna

umiliazio bakoitzak

dakarrena

 

zeruak eta umorea deskubritzean

esku berriak ezbai zaharretan

beste erritmo bat nire etzanguan.

 

Zure sentsualitatea nahi dut

omisio belo artean

atzamarkada arinen

basatasun eutsia

diskrezioz armatua

labainduz

beztituz

nire gorputza

zurean.

 

 

 

© cc-by-sa Jule Goikoetxea

 


www.susa-literatura.eus