Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

MINA

 

arnastean

airean marrazten ditudan

keinu guztiak

mukosa goseti antzera

estaliz

 

zipli-zapla

bere nahieran

nire erraietan

 

herio gramo bat

maindire zuri artean

zarataz eta basatasunez

okatua

zeharo

fina eta ekaiztsua

 

            hauskortasunez

            horren asfixiatua

 

erritmorik gabeko

krakatutako oinkadaz betea

kruzero mugiezin batean

bere berezko bakardadearen bila

 

horren adeigabea

horren oztopatua

existitzeko

nire gorputzak

horren desesperatuki

interbenitua

 

 

 

© cc-by-sa Jule Goikoetxea

 


www.susa-literatura.eus