Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

NIRE KREATZAILEARI

 

hostokentzen hasi naiz eta

kezkak hartu zaitu

zer izango ote naizen

gaur

izango ote naizen

 

agian jaioko naiz

langabetu

lehendakari

jubilatu

 

akaso heldu jaioko naiz

eta ez dut distantzia egokiz

hausnartzeko

zure faboreen beharrik

 

akaso ilehori eta azeri sortuko naiz

zorrotz eta oharkabe bizirauteko

familiaren itzulera europar honetan

 

agian peoi jaio

eta xake bat egingo dizut

zure bizitza

zure ondorengotzatik

banantzen duen

baldosinaren erdian

 

ausaz lelokeriazko une

sortuko naiz

amarrarik

koiunturarik

umorerik gabe

 

akaso ilargi-ulu orraztu batez

betirako toreatuko zaitut

gaur otso jaiotzean

 

edo maita zaitzaket agian

instintu eskaseko piztia honen

tratua egokitzen baduzu

ez daukat dibinitaterik

          pittin bat ausaz

marikoi iragangaitz eta

kobra hausnarkarien artean

jarraitzeko desio sutsu horren atzean

          ostendua

 

putz egin hosto guztiei

banaizela dirudi

 

 

 

© cc-by-sa Jule Goikoetxea

 


www.susa-literatura.eus