Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

HERRIAREN TABERNA

 

barra batean enkoadraturik

disolbatzen da arratsaldea

argi mehe baten pean

elkarrizketa merkez

trago koma irri artean

 

burutazio hordiek

eskasiaren sen on batez

mugitu gabe saihesten dituzte

absurdoa luxua eta arrazoia

 

asmo pildatsuek laguntzen dute

arretarik ezean hazitako desioa

      baina haur eszena hutsalez

      eta ardi aroko etorkizunaz

      gizendutako orainaldi honi kateatua da

obrero eta exiliatuarena den

gehiengoaren bizitza

 

 

 

© cc-by-sa Jule Goikoetxea

 


www.susa-literatura.eus