Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

BEGIRADA
ODOLUSTEN ARI ZAIZU

 

iltze gori bat

Rene D'Aubry erritmoan

zuregana hurbildu eta

zure bozkario herrena

bahitzeko intentzio oro

mailukatzen

 

utzi etorkizun itxurak egiteari

hoztasun kanporakoi

zure azalarekin nahasia

        burdin sasi al dentez

        malko absentez

        hanpatua

 

begirada odolusten ari zaizu

zure eguna isiltasunean

hornitzen

 

hobe desioa laurdenkatu

zure keinuen mamigunean

        ezerezko bala hura

        ekintza gogoangarri hau

bere senetik aterata

balioen besterentze honetan

bere istorioa nola hasi ez dakiena

 

arima hornitzen dizun

oinazearen hutsaltze hori

izango ote da

 

nahia pazienteki

irensten dizuna

 

 

 

© cc-by-sa Jule Goikoetxea

 


www.susa-literatura.eus