Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

MAITASUNA

 

Baliteke zuk

neska gizen

argal eta beldurti horrek

lapurtutako gorputz batean

maitatzen bizitzeko

      trikimailuren bat izatea

menderatuta maitatzeko

etsia emandako

lurralde batean.

 

Baina

maitasunak

zu merezi ote zaituen jakiteko

askatasuna

praktikatu beharko duzu

lehenengo.

 

Beharbada zuk

neska alai

itsusi eta arriskutsu horrek

trikimailuren bat duzu

mundua zapartatu gabe

menderakuntza zapartatzeko.

 

 

 

© cc-by-sa Jule Goikoetxea

 


www.susa-literatura.eus