Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

PERBERTSITATE

 

Entzuidazu pantera beltza

dantzaidazu umore apurra

utzidazu irribarre hori

une batez

larruazal jainkotiarra

ugaztun soinean

arriskutsuki ahazten duena

isiltasunean ahazten duelako

mugen jatorria

 

erotismo eza da

soberaniazko beldurra.

 

O, perbertsitate

alai eta herrikoia,

non sartu zara?

 

Hitz ematen dugu

ez dugula jakingo

nola sortu zen

zure egokiarekiko gorrotoa,

sinetsiko dugu

hitzez

sortzetiko kontua izan zela

botere afera

berotasun, liskar

eta hiltzetikoa

 

gaiztotasunak ekarpenik ez

zintzotasunak etekinik ez.

 

O, perbertsitate

alai eta herrikoia,

non sartu zara?

 

 

 

© cc-by-sa Jule Goikoetxea

 


www.susa-literatura.eus