KAUSALISMOA
justifikaziozko eta
sumarioko
espioi hori
atera dezala norbaitek
gau batez
paseoan
ibai aldera doan
atzealdeko
karrikatik
ez dakit
hutsalkeriaz jipoitu
giza tontotasuna iltzatu
eta berriz ere
kausarik gabe
aske utzi
© cc-by-sa Jule Goikoetxea