Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

GIZA GEOGRAFIA BERRIA

 

inork ez dizu eskatu

nirekin oheratzeko

oihanaren erdian

 

nire melodia dastatzeko

aski da nire erritmoari adi egon

zure gogoari lotu eta

autostop egitearekin

nire bizitzaren bazterretan

eguna norabidean

 

ez dizu inork eskatu

makurtu eta

bere topografia osoan zehar

melatzeko

nire arima

 

desegokia

dirdiraka

zure begi ninian

 

itxaronaldia ailegatu aurretik

sinfonia apokaliptikoen

parranda indiskriminatu hau

amaitu baino lehen

tempo bako tonuz

metrorik gabeko erritmoz

beztitu zara eta

ez dizu inork deus eskatu

baina giza

geografia

berri batean

barneratu zara

 

miazka iezadazu arima

 

 

 

© cc-by-sa Jule Goikoetxea

 


www.susa-literatura.eus