Poesia kaiera
Poesia kaiera
Eugenio Montale
itzulpena: Anjel Lertxundi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-76-8
Eugenio Montale
1896-1981
 
 

 

Eurioste

 

Harea bustian ideogramak agertzen dira

oilo-hanken trazakoak. So dagit atzera

baina ez dakuskit gordelekuak edo hegaztien aterpeak.

Ahate akitu bat pasatuko zen, edo apika herrena.

Ez nuke asmatuko halako hizkera deskriptatzen

ezta txinatarra banintz ere. Haize

bafada bat aski izango da ezabatzeko.

Ez da egia Natura mutua dela. Kale edo bale mintzatzen da

eta esperantza bakarra da ez dadila gutaz

gehiegi ardura.