EGARRIA
Ez da askorik gelditzen
baina nahikoa, hala ere,
ospatu nahi dena ospatzeko:
zure keinuen errealitate sendo
baina nahitaez iragankorra,
eta oroimenaren premia.
Heriotzaren larria, bestela,
bere arrasto xumeenekin.
Uraren soiltasuna, adibidez,
mesanotxeko edalontzian,
jadanik ez den egarri bat,
eta zure izarek diotena:
hondakin erromatarren pare,
amildegiak eta muinoak apenas
izandako osotasun batez mintzo diren:
izan ginen, orain ez gara.
© cc-by-sa Iņigo Astiz