HITZ BAT IZOZKAILUAN
hitz bat
isiltasun guztien aurka
zarata honen guztiaren erdian
apaindurarik gabe
bakarrik
izozkailuan itsatsita
zeinen ezgauza
absurdua da aipatzea ere
zeinen ezgauza
hitz bakar bat
baina diozu etorri
eta banoa
© cc-by-sa Iņigo Astiz