ESPERIMENTU
AUTOLITIKOA
KOMUNEAN
Nire burua ospatzen dut
eta nire burua kantatzen dut
Walt Whitman
kolpe bat
eman diot hatzaz
kolpetxo bat
maitakor kasik
ezkerreko barrabilari
baina nire aurka
matxinatu da gorputza
NIRE gorputza
NIRE aurka
behatzetatik begietara
eskutik eskura
zabaldu da mina
eta utzi egin diot
har nazan
erantzunik gabe
liluratuta
hain ezezagun zitzaizkidan
nire neurriez
© cc-by-sa Iņigo Astiz