OROITZAPENA
(ZUZENDUA)
Dyakoek etorri behar izan zuten
herriko errepide bazterreko
telefono kableetan
elektrokutatutako hura askatzera.
Ez zen bertakoa, baina
itsatsirik gelditu zen
bertakoren baten hitzetara,
ulertu ez arren, setati,
gure hondatutako hotsok
osa zitzakeen soldatapeko esperantzaz.
Gomazko eskularruak
erabili behar izan zituzten
bere gorpua libratzeko,
eta gomazko hitzak ere
familiarentzat, badaezpada,
baina bestela arazorik gabe
askatu zuten telefono kableetan
eskegitako bandera gizon hura.
© cc-by-sa Iņigo Astiz