Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Enarek airean

zure izena idazten dihardutela

orria

kuadrikulo zurietan zorabiatzen da

euria ari du goizean

orbel pilak tolesten ditu haizeak oharkabean

autoa

gaua erdibitzen ahituta gelditu egin da

bazterraren kontra

lurrean

zu haina maite duten norbait

hegoak zabalik

hila suertatu da

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus