Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Esaidak

bizirik izateko

zorneak jandako lurrok

maite behar ditudala karatxo

txira har eta guzti

bertan lurpetua izatea

hautatuko dudala jakin

gurutzearen ordez

laborariak gainean

altxorrik topatzeko esperantza gabe

esaidak ikusten nauala

burua ametsen kontra etzana

jokoan

hamar urtetako loa

haurrondo adarretan oroitzak kimatzen

xederaz zerua ehizatu nahi nikek

esaidak

esaidak

esaidak

esaidak itsasoa noiz den

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus