Munduak egunez
izarrak gordetzen ditu sonbreru azpian
baina zu eta ni
oharkabean gauzka egunak
oharkabean gauak
zoragarria da
guardasolenpean
itsas-pizti erdiragarriak irudikatzea
bizkarra emanda
kaiuen baladak hiriko gau-begietan iltzekatzea
zoragarria da hemen izatea
hiltzeko ere bai
eta orratz buruak
gorderik duela zuk zenekarren adatsaren forma
lantokitik bueltan
eta autobus beteak zuri deika
eta poetak
zuganatz ibai zeharkatzen apoak bezala
© Jose Luis Otamendi