Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ahitua nago

inoiz beteko ez diren grinak babestuagatik

eta begietan kaiu hilak baizik

gorde ezinaz

 

gogaitua

maite ditudan paisaia aurpegiak gaua

neureganatzeko ahulezia dela

arrailduak ditut eskuak

ostadarra harrapatu eta

kolore banako bideak egiteko ahaleginetan

eskifaiarik ez poemak

 

badirudi

zinez

izan diren gerra denetan ibili naizela

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus