Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Jakiten ta ikasten

sentimentu anabasa hau noraino

eraman ahal dudan

noiz arte maite zure azal nabarra

begizulo hauek

bi begiz aseta

zenbat bider ikus ditzaketen

belardiak horiz tindatzen eta

pentsamentuak urez

izutu gabe

 

gure odola

zein alkohol kopuru pairatzeko gai den

libertade eske hasi baino lehen

zergatik patrikan gordetzen ditudan eskuak

hegaldatzen saiatu ordez

nondik eta nola helduko zaidan azkena

noren burmuinean bizi den edertasuna

ta zertan dagoen

 

norentzat ikasi nuen umetan

orain dakidan hitz pila

zeru gris honetan kabitzen al den

behinola kaiuei eskaini nien poema

eta besteenak

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus