Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Itsasoan sartu ditut eskuak

gure herriaz pentsatzeko

hoztasunez

ta kaiuak

hodei jaten ari ziren

triste

 

eta gogoetak joan zaizkit

lagunen altzora

ur azpian

ta pozaren zipriztinek

 

jeiki egin naiz

gure herrian ibiltzeko

eta grisa aurkitu dut zure ezpainetan pena

eta morea odola jendearen bihotzean

harat honat ezin irten

 

banku batean jarrita

ez dakit zeri begira

faroletan hil eta hil tximeletak

hartxintxar batzu zenbatzen

mila bider

 

ilunpetan

izar beltzak ziruditen gure eskuek

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus