Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Leihotik dakusat gaua

argi karatxoek jana

eta enarak lo

eta udazkena zain itzultzeko

hona

 

burmuina miatuko dizut

denbora pasa

eta ahal izatekotan

oroitzak

hodei batzu ohostu

malkoen baratza

 

zubiak jasoko ditut

hemendik horra

eta norbaiti hitzegin bakardadeaz

bakarrik ez egoteko

berriz beldurrarekin

 

neure burua dakusat

zuloak egiten hondartzan

mundua urperatzen denentz

 

oraindik gazte gara

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus