Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ingurua ikastera jarri nintzenean

ibaiak negua zekarren

barreiatu egin ziren zelaietan izarrak

sonbrerua erantzi gauak

kalean jendea algara baten zihoan lanera

euriak buztitzea ahantzi

nahi gabe zoriontsu ginen

 

ingurua idaztera jarri nintzenean

bekokian hodeiek jo ninduten

begiak ohostu zizkidan lagun batek

eskuak moztu herriminez

 

ingurua bizitzera jarri nintzenean

oparo

erotu egin nintzen

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus